Hiria ala herria?
Hiria utzi eta herrira bizitzera joateko erabakia hartzen ari diren pertsonak ugaritu egin dira azken boladan. Gazteak dira, batez ere, hautu hori egin dutenak, eta horrela lehen erdi hutsik geratu ziren herriak berriz ere betetzen hasi dira. Hiriaz eta herriaz ariko gara jarduera honetan.
Testua eta bideoa ikusi eta ariketa hauek egin ditzakezu:
- Zure ametsetako bizitokia nolakoa den adierazi.
- Bideoa ikusi eta galderei erantzun.
- Testua irakurri eta galderei erantzun.
- Kalekume hitzaren esanahia eta osaera aztertu.
- Bikoteka jarrita egokitzen zaizuna defendatu.
Gasteiztik Aramaiora joan da bizitzera Maitane Garcia. Argazkia: Atauri (Joxefe Diaz de Tuesta) CC BY-NC-ND 2.0
OHARRA: Ikasgelan ez bazaudete, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa, WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...
Jarduera
2021-05-21
- Aitziber Larramendi
- Axun Ertzibengoa Aizpiolea
28268651
5295