Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Haurdunaldiaren jarraipena


Sekuentzia honetako gaia haurdunaldia da. Sasoi horrekin lotutako sintomen izenak eta hiztegia, ernalketa-teknikak, egin beharreko frogak, haurduna eta ginekologoaren arteko elkarrizketak landuko dira, besteak beste, sekuentzia honetan.

Haurdunaldia gaitzat hartuta, sasoi horrekin lotutako sintomen izenei eta hiztegiari erreparatuko diezu sekuentzia honetan, haurdunak kontuan izan behar dituen hainbat neurri aurkezteko helburuarekin. Bestalde, gaur egun erabiltzen diren ernalketa-teknikei buruzko erreportajean oinarrituz, zuk zeuk osatuko dituzu prozedurak azaltzeko pausoak. Azkenik, bere lehen kontsultara joan den haurdunari, haurdunaldian zer proba egin behar dituen azalduko diozu.

Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:

  • Hainbat sintoma dagokien gaztelaniazko ordainekin lotuko dituzu.
  • Testu batean, haurdunaldiko aldaketak sailkatuko dituzu.
  • Elkarrizketa batean aipatu diren ernalketa-tekniken prozedurak sailkatuko dituzu.
  • Bideo-pasartean azaldutako prozedura euskaratuko duzu.
  • Testu batean in vitro teknikako pausoak adieraziko dituzu.
  • Haurdunari egin beharreko probak azalduko dizkiozu, elkarrizketako testuak euskaratuz eta hainbat esaldi ordenatuz.
  •  Gaztelaniazko "caso" hitzaren adierak erabiliz, hainbat esaldi osatuko dituzu.

detalle2

Jarduera

B2
2006-09-22
16382909

x61pViewCountWAR

1079

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR