Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Otorduak

Jaten dugunak buruko min ugari ematen digu gaur egun: kiloak gora eta behera, osasun-arazoak, janaria prestatzeko denbora ez izatea, janaria nola prestatu ez jakitea, errezetak...

1. ataza: Rutilioren menua

Lehendabizi, irakurri albistea, eta, gero, adierazi zer jaten duen eta zer edaten duen gizon horrek egunero.

2. ataza: Inkesta

Inkesta bete. Inkestan zure ohiturak azalduko dituzu, eta, gero, jakin zein neurritan diren osasuntsuak ohitura horiek.

3. ataza: Arrautza frijituak

Hasteko, esango al duzu nola egiten diren arrautza frijituak? Lehendabizi, idatzi errezeta, eta, gero, konta iezaiozu lagunen bati.

Iradokizuna: aukera baduzu, aberatsena izango da azalpen hori sukalde batean egitea, Argiñanok telebistan egiten duen bezala, eta, gero, sutan egindakoa lagunekin jatea (mintzapraktika).

Gero, egin ariketa: ordenatu gure errezetako instrukzioak. Irakurri zerrendako esaldi guztiak; ondoren, dena ulertzen ahalegindu eta, azkenik, aukeratu zein ordenatan jarri behar diren esaldi horiek (aukeratu zenbakia).

4. ataza: Arroz beltza

Entzun Zalakain sukaldariaren errezeta, ulertzen ahalegindu eta, ondoren, bete hutsuneak. Okerrik egiten baduzu, entzun berriro errezeta hori.

detalle2

Jarduera

B1
2006-12-01
16382330

x61pViewCountWAR

2166

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR