Jarduera
Alzheimer gaitzarekin bizi
Gaixotasun neurodegeneratibo hau gero eta gehiago ari da zabaltzen gure gizartean.
Asko dira egiten ari diren ikerketak eta zientzialariak buru-belarri ari dira gaitza sendatzeko botika asmatzeko lanetan.

Sekuentzia honetan gaitzak dituen zenbait berezitasunez, balorazioa egiteko metodoaz eta pazienteari diagnostikoa adierazteko moduaz arituko zara. Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:
- Alzheimerra diagnostikatzeko testari buruzko galderak erantzungo dituzu.
- Testaren ataletan lantzen den edukia sailkatuko duzu.
- Irakurritako elkarrizketako ideien garapena antolatuko duzu.
- Gaitzaren faseak identifikatu eta osatuko dituzu.
- Medikuak gaixoari gaitza zertan den eta bere kezkak erantzuteko erabilitako esaldiak galderekin lotuko dituzu.
- Medikuak agindutako tratamendurako pautak aukeratuko dituzu.
- Bizkaierako zenbait aditz laguntzaile euskara batuan idatziko dituzu.
- Norbait, nonbait, noizbait... hitzak erabiliz, esaldiak osatuko dituzu.
Irudia: Tumisu, Pixabay
Interesatzen zaizu
Jarduera
