Jarduera
Etxeko landareak zaintzen
Sekuentzia didaktiko honetan etxeko landareen zainketari buruz arituko gara. Ahozko eta idatzizko ulermena lantzeaz gain, ikaskideekin hitz egiteko eta hizkuntz forma batzuk lantzeko aukera izango duzu.
Lehen atazan etxeko geranioek aspaldi honetan duten izurrite bati buruzko azalpenak entzun eta galderak erantzun beharko ditugu.
Bigarren atazan landareak zaintzeko aholkuak irakurri eta sailkatu beharko ditugu. Ikasle bakoitzak multzo bat izango du.
Hirugarren
atazan, atal desberdinak irakurri dituzten ikasleak elkartu eta ahoz
elkarri irakurritako aholkuen berri emango diote.
Laugarren atazan irakurri dituzten aholkuetan oinarritutako hutsuneak bete motako ariketa bat egin behar da.
Bosgarren atazan aginterako forma hauek landuko ditugu: zaitez, ezazu, itzazu, iezaiozu.
Seigarren atazan idazlantxo bat egin behar duzu. Lagun bati landare bat opari egin eta zaintzeko aholkuak idatzi.
Jarduera
