Jarduera
Homeopatia
Sekuentzia honetan, Karmele Benito del Valleri irratian egindako elkarrizketa dugu aztergai. Karmele familia-medikua ez ezik homeopata ere bada, eta aspalditik daramatza batera bi medikuntza-moldeak: ohikoa edo arrunta bata (Elorrioko osasun-zentroan), eta alternatiboa edo ez hain ohikoa bestea, homeopatia alegia.
Asko dira medikuntza tradizionalari errezeloz begiratzen diotenak eta beste bide batzuk bilatu nahiago dituztenak. Gehienok, ordea, medikuntza tradizionalera jo ohi dugu zerbait sumatzen dugunean. Hala ere, beti ez digu konponide egokirik eskaintzen, eta horrelakoetan nori ez ote zaio burutik pasatu medikuntza alternatiboetara jotzea. Horietako bati buruz, homeopatiaz, arituko gara ondoren.
