Jarduera
Antoinettek dantzaldira joan nahi du
Irène Némiroviskyren Le Bal (Dantzaldia) liburuaren pasarte bat aukeratu dugu hona ekarri eta lan egin dezazun.
Eider Rodriguez errenteriarrak itzuli duen lan hau ez da Irènek idatzi zuen arrakastatsuena, baina berari esker egin zen ezagun. Bere bizitzako bi kezken isla da: ama-alaben arteko harremana eta gizarte aberastu berriak.
Nazismoa nagusitu baino lau urte lehenago idatzi zuen Dantzaldia, burtsaren crack-a baino urtebete arinago. Hala ere, gaur egungo eleberria da, garaikidea eta unibertsala.
