Jarduera
Hotzeria
Doministikuka hastea izaten da askotan hoztu izanaren sintometako bat. Hoztu denok egiten gara urtean behin baino gehiagotan. Batzuetan hoztea eta gaixotzea dena bat izaten da. Hotzeria eta gripea, horra hor antzeko sintomak izanagatik, gaixotasun desberdin bi, ondo bereizi behar direnak. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzia honetan.
Helburua: hotzeriari aurre egiteko erremedio pare bat idatzi eta kontsultako elkarrizketa xehe ulertu.
Helburu horiek lortzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
- Artikulua gainetik irakurrita, ohiko galderak alderatu norberak idatzitakoarekin
- Artikulua adi irakurrita, ohiko galderak eta erantzunak uztartu
- Hotzeriari aurre egiteko erremedio batzuk idatzi, ereduei jarraiki
- Sintomak adierazteko euskarazko hitzak eta hitz-kateak eta horien erdal ordainak lotu
- Kontsultako elkarrizketa adi irakurri eta hutsuneak bete, deklinabidea lantzeko
Jarduera
2007-11-22
16380889
1804
