Jarduera
Odontologoa
Odontologoaren lanaz arituko zara ataza-sekuentzia honetan. Lehenengoan, PADI programa izango duzu hizpide, batez ere; baina, era berean, Iñigo Arruabarrena odontologoaren zereginak ere aztertuko dituzu, eta bukaeran, Osakidetzak argitaratutako triptikoa osatuko duzu. Bigarren atazan, dentistarenera aurreneko aldiz joan den haurraren eta dentistaren arteko elkarrizketa landuko duzu, haurrari zuzendutako mezuetan bereziki erreparatuz.
Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
- Hitzak euskaratu
- PADI Programari buruzko baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
- Testuari buruzko galderak erantzun
- Hitz-amaierako hutsuneak bete
- Triptikoko azpitituluak eta paragrafoak lotu
- Entzundakoan oinarrituta, baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
- Amari egindako azalpena ordenatu
- Haurrari esandakoak hutsuneetan kokatu
Jarduera
2008-11-17
16379792
1291
