Birmania zenaren (egun Myanmar) hiriburua da Yangon, eta hiri hori
ulertzeko ezinbestekoa da egun osoa ez bada, gutxienez goiz edo
arratsalde bat bertako Shwedagon pagodan pasatzea. Haraino ailegatzeko
galdetu beharrik ere ez dago; 98 metro gora egiten duen bere urrezko
estupa hiriko bazter askotatik ikusten da, egunez eguzkiak bertan egiten
duen distirari esker, eta gauez, berriz, foko handi batzuekin argitzen
dutelako.