Euskadi Irratiko Mezularia saioan AKTING enpresako Unai Bilbao eta Nagore Guarretxenarekin jardun dute hizketan. Enpresa horretan aplikazio informatikoak egiten dituzte –batzuk telefono mugikorrerako– gure bizimodua errazteko asmoarekin, besteak beste inguruko kultur ekitaldien agenda, bulegoetan-eta denbora luzez gure txanda iritsi arte ez itxaroteko modua, etab.