Krisiaren nondik norakoak ulertzeko eta hiritarroi nola eragiten digun jakiteko, ezinbestekoa da zenbait terminoren berri jakitea. Zalantza eta ezegonkortasuna dira nagusi gaur egun, eta zurrunbilo horretan ez galtzeko, ongi etorriko zaizkigu zenbait kontzepturi buruzko argibideak.
Gai honekin lotutako Consumer aldizkariak prestaturiko artikulua eskaintzen dizugu, eta artikuluarekin lotutako zenbait ariketa egiteko proposamena: bi artikuluaren ulermenarekin lotutakoak eta beste biak bertan ageri diren terminoen lanketa.