Nayarit-eko altxorra KOMIKIA


HABE aldizkariaren uztaileko alean Nayariteko altxorra izeneko komikia argitaratuko dugu osorik. Komikia hamasei ataletan banatu ondoren, ariketez hornitu dugu eta hemen bertan egin ahal izateko bidea egin.

Argitalpen hau HABEren eta Jean François Sauré argitaratzailearen arteko akordioaren ondorio da. Baina, egileak, berriz, hauexek dira:

Gidoigilea, Pello Gutiérrez, marrazkigilea, Daniel Redondo eta koloreztatzailea, Iban Astondoa.
(Egileekin izandako elkarrizketa irakurri nahi izatera, jo dokutekako estekara.)

Ikusiko duzu! Aritz pilotaria protagonista duen istorio honek Mexikora eramango gaitu eta han abentura harrigarriak bizi izango ditugu.

Aritz eta bere lagunak Mexikorantz abiatu dira esku pilotako txapelketa bat jokatzera. Bidean mutil bati lagundu ondoren Hiutxol indioen herriaaren bihotzean sartuko dira. Han gure heroiek mundu ezezagun bat aurkituko dute, non ezer ez den dirudiena.

Jarduera

B2
2006-06-15
16348371
725