Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Fobiak

Hiztegia lantzen. Beldur edo izu mota berezi bezala defini ditzakegu fobiak. Hitza, berez, grezierako phobos hitzetik dator, bere etsaien artean izua eragiten zuen izen bereko jainkoaren omenez. Beraz, antzinatik termino honek beldurra edo izua esan nahi du, eta horrelaxe ulertu izan da gure egunotaraino; gaur egun, ordea, esanahi espezifikoagoa ematen zaio eta erabilera ere berezia da, bestelako beldur motetatik aparte.

Beraz, antzinatik termino honek beldurra edo izua esan nahi du, eta horrelaxe ulertu izan da gure egunotaraino; gaur egun, ordea, esanahi espezifikoagoa ematen zaio eta erabilera ere berezia da, bestelako beldur motetatik aparte.

Beldur mota honen berezitasuna, eta guztiok inoiz sentitu izan dugun beldur arruntetik bereizten duena, lau ezaugarri hauetan datza:

   1. Eragiten duen egoerarekiko desproportzionatua da

   2. Jasaten duenak absurdotzat jotzen du, ez dio inolako arrazoirik aurkitzen

   3. Ez daukagu inolako kontrolik beraren gain

   4. Agertzen den egoerak saihestera eramaten gaitu

Beldur mota bat denez, logikoa den bezala antsietatea da fobia guztien sintoma komuna: palpitazioak edo bihotz-taupadak, izerdia, huts-sentsazioa urdailean, tentsio muskularra, hipertentsioa, dardara, etab. Salbuespena odolak, injekzioek, zauriek eta antzekoek eragindako fobia sinplea da, horrelakoetan sinkopea gertatzen baita, zorabio eta hipotentsioarekin.

Zein da fobien jatorria?
Hainbat teoria daude fobiak zergatik eta nola gertatzen diren azaltzeko. Horrek adierazten digu ez dakigula gaur egun oraindik galdera horiei nola erantzun. Esan dezakeguna da badirela fobiak agertzearekin, batetik, eta horiek mantentzearekin, bestetik, lotutako faktoreak.

  • Agerpena:
    - Faktore genetikoak: argiagoak agorafobian, bestelako fobietan baino
    - Eragin familiarra eta kulturala. Pazientearen familiarteko batzuek beldur bera izaten dute. Bestetik, fobietan ere "modak" egoten dira: gaur egun apenas dagoen tuberkulosiaren fobiarik, baina aitzitik puri-purian daude HIESarekiko edo minbiziarekiko fobiak.
  • Mantentzea: Puntu hau garrantzitsua da, izan ere fobia abiarazten duena saihesteak edo babestu eta lasaitzen gaituen norbaitekin fobiari aurre egiteak ez dakar fobia sendatzea, tratamendu egokiarekin batera egiten ez bada. Gaixoaren beldurrak indartu egiten dira, nolabait esateko, eta hurrengo txandan berriro ere jokabidea errepikatzea ekarriko du, gaixoak jasaten zuen antsietate-maila jaistea lortu ez delako.

Fobia motak, Atik Zra

 

Erraz irudika daitekeen bezala, ia edozeri eduki dakioke fobia. Fobia posibleen zerrenda amaiezina litzateke (akrofobia, bazilofobia, entomofobia, fotofobia,  hidrofobia, klaustrofobia, xenofobia, zoofobia... alfabetoko letra guztiak bukatzeraino), baina praktikan taldeka daitezke, eta horrela fobia horien artean ibili eta konponbideak bilatzen lagunduko digun sailkapen erraz bat lortzen da:

  1. Kanpoko estimuluekiko fobiak. Hauek dira "ohiko fobiak", esaterako agorafobia, fobia soziala eta fobia sinple edo espezifikoak (animalia nahiz objektuek eragindakoak). Jarraian aztertuko ditugu.
  2. Barne-estimuluekiko fobiak. Nosofobiak —gaixotasunari beldurra edukitzea— eta beste trastorno batzuetan (obsesiboan, esaterako) agertzen direnak. Ez ditugu hemen aztertuko, aski konplexuak baitira.

AGORAFOBIA
Emakume gazteetan ikusten da gehienbat. Hasiera batean leku irekiek eragindako beldurra baldin bazen zentzu hertsian, egoera horrekin lotutako beste batzuetara ere zabaldu da: jendetzari beldurra edukitzea, leku publikoetan edo ihes egitea zaila dirudien lekuetan egoteak sortzen duen beldurra nahiz dendetan sartzeak dakarrena.

Agorafobiak beste fobia batzuekiko duen aldea da beldurra ez duela egoerak berak sortzen, zerbait gertatzeko eta inolako laguntzarik gabe geratzeko arriskuak baizik. Horregatik, antsietate-sintomek hobera egiten dute gaixoak konfiantzazko norbaiten laguntza baldin badu (dena den, gogora dezagun horrek ez duela esan nahi gaixoaren fobiak hobera egin duenik).

Pertsona askok bizimodu ia erabat normala egin dezaketen arren, hauxe da fobiarik grabe edo larriena, paziente batzuk bere etxetik irten ezinik geratzeraino. Sarritan antsietate-egoera iraunkorra edo etengabea izaten da, eta horrelakorik ez da ikusten bestelako fobietan

Tratamendua
Terapia egokiarekin, paziente gehienek hobekuntza ikusgarria izan ohi dute.

  • Psikoterapia. Tratamendurik eraginkorrena, pixkanakako esposizio-teknikak erabiliz.
    • Pazienteak beldurra eragiten dion egoerari aurre egin diezaiola, estimuluak pixkanaka gehituz joanez.
    • Poliki-poliki egin behar da, egoerarik beldurgarrienari aurre egiteko moduan egon arte.
    • Saioen barruan erlaxazio-teknikak erabili behar dira, antsietatea murrizteko.
    • Egoera horietan automatikoki sortzen diren pentsamendu negatiboak aldatzen saiatu, pentsamendu horiek ez baitiote uzten pazienteari arazoaren konponbidea ikusten.
  • Farmakologikoa. Terapia psikologikoaren lagungarri edo egoera oso puntualetan, antsiolitikoak erabiltzen dira (bentzodiazepinak normalean).

FOBIA SOZIALA
Adoleszentzian agertzen da, eta maiztasuna bera da bi sexuetan. Jendaurrean hitz egin, jan edo aritzean, ezezagunei argibideren bat eskatzean eta horrelako egoera "sozialetan" barregarri geratzeko beldurrak sortzen du arazoa, gainerakoen balorazioa da pertsona hauentzat arazoaren iturria.

Izan daiteke fobia orokortua, egoera sozial guztietan agertzen bada, edo ez-orokortua, egoera jakin bakar batek sortzen duenean. Fobia hau muturreko herabetasun moduko bat izango litzateke, baina fobiak herabetasunak baino gehiago mugatzen ditu gure harreman sozialak. Horrez gain, herabea beti izango da herabe, baina pertsona fobikoa agian ez da egoera guztietan deseroso edo beldurrez egongo. Trastorno hau oso mugatzailea izatera irits daiteke, baina zorionez kasurik gehienak ez dira hain larriak, eta egoera sozial jakin eta zehatz batera mugatzen dira.

Alkoholismo "sozialaren" arriskua dago, hau da egoera beldurgarriari —jendaurrean hitz egiteari, esaterako— aurre egiteko pazienteak edan egiten du.

Tratamendua

  • Psikoterapia. Agorafobia kasuan aipatutakoaren antzekoa, pixkanakako esposizio-teknikak eta pentsamendu negatiboak erabiliz. Gainera, arazoak dituen harreman sozialetako arloetan nola jokatu erakusten zaio pazienteari.
  • Farmakologikoa. Antidepresiboak dira botikarik eraginkorrenak. Hala ere, fobiak oso zehatzak direnean (azterketekiko beldurra, adibidez) beta-blokeatzaileak erabiltzen dira edo baita bentzodiazepinak ere kasu puntualetan.

FOBIA SINPLEAK EDO ESPEZIFIKOAK
Oso usuak ume eta emakumeetan. Gehienetan, objektu edo egoera zehatz batekiko beldurra izaten da:

  • animaliak (hauxe da fobia sinplerik arruntena)
  • gertaera naturalak (ekaitzak, iluntasuna, itsasoa,...)
  • odola, injekzioak eta zauriak
  • beste egoera zehatz eta jakin batzuk (igogailuak, hegazkinak, altuerak, etab.)

Hain espezifikoak direnez, fobia horiek jasaten dituztenek ez dute laguntzarik bilatzen, euren eguneroko bizimoduan ez baitute aldaketa handirik sumatzen.

Tratamendua
Tratamendurik behar izanez gero, psikoterapia erabili ohi da (aurreko kasuen antzeko teknikak). Botikak ez dira baliagarriak izaten.

Jabier Agirre, UZEI

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Jarduera

B2
2010-01-22
16348288

x61pViewCountWAR

1778

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR