Jarduera
Jon Miranderen Haur Besoetakoa eleberria
BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleek "Klasikoen irakurraldi etenik gabea" antolatu ohi dute urtero, ikasturtearen amaieran, euren "Ikasleen jaia" ospakizunaren baitan.
Ekimen hau duela bi urte hasi zen eta Axularren Gero liburuaren irakurraldiak eman zion hasiera. Iaz, Mogelen Peru Abarca liburua irakurri zuten eta aurten, berriz, Jon Miranderen Haur besoetakoa izan da ekainaren 16an Bilboko Arriaga antzokian irakurtzeko aukeratutako lana.
Jon Mirande maitatua bezain baztertua izen zen idazlea aurkeztuko dizugu sekuentzia honetan eta Haur besoetakoa eleberri polemikoaren berri ere emango.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
- Jon Mirande idazlearen gaineko hainbat testu motz irakurriko dituzu eta bertan egile honi buruz adierazgarrienak iruditzen zaizkizun ezaugarriak idatziz jasoko dituzu.
- Jon Miranderen biografia laburra irakurri eta bertan dauden akatsak atzemango dituzu. Ondoren, testuko informazioaz baliatuta, Jon Miranderi buruzko hainbat esaldi osatuko dituzu.
- Jon Miranderi buruzko biografia osatuagoa irakurriko duzu eta bertan ageri diren hitz-bikoteetan, testuinguru horretan egokia dena aukeratuko duzu.
- Haur besoetakoaren esanahia zein den atzemango duzu eta eleberriari buruzko azalpen-testu batzuk irakurriko dituzu, liburuaren argumentu nagusiaren lehen hurbilpena zure hitzekin bost lerrotan osatu ahal izateko.
- Haur besoetakoa eleberriko hainbat pasarte dagozkien pertsonaiak lotuko dituzu.
- Eleberriko hainbat gertakariri izenburu egokia jarriko diezu, aukeran emandakoen artetik aukeratutakoan.
- Sekuentziaren bukaeran, aukeran ematen zaizkizun lau jardueratatik bat aukeratu eta dagokion idatzia prestatuko duzu.
