Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Acoustic Glorious taldearen ezohiko musika

Acoustic Glorious taldea Iban Nikolairen formazio berria da. Oso musika-tresna bereziak jotzen dituzte bere kideek: didgeridoo-a, kora, saxo soprano eta altua, zeharkako txirula, perkusioa eta beatbox-a. Horiek guztiak elkarrekin, indarrak batzen dituzte ezohiko musika egin eta entzuleak goza dezan.

 
Alla Yidaki
da Acoustic Glorious taldearen diskoaren izena eta taldea bera ezagutzera emateko tresna nagusia. Esan bezala, Euskal Herritik kanpoko hainbat musika-tresna lagun, inprobisazioari leku handia ematen dio taldeak bere abestietan eta lortzen duen soinua freskoa eta ezberdina dela esan daiteke, entzulearengan une ahaztezinak probokatu nahian.

Taldekideak

Iban Nikolai:
Ezaguna dugu musikari euskalduna, batez ere jotzen duen musika-tresna oso berezia delako. Didgeriddo-a, munduko haizezko instrumenturik zaharrenetakoa da, dudarik gabe, eta australiar aborigenen kulturatik dator. Termitek modu naturalean zulatutako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabea ateratzen da. Ez daude bi didgeridoo berdin. Nork bere ahots propioa du. Aborigenek beraien kantu, ospakizun eta erritualetan erabili ohi dute instrumentu laguntzaile bezala: batak abestu eta makilak jotzen ditu; besteak, didgeridooarekin laguntzen dio. Izen ugari ditu didgeridooak, baina Yidaki da ezagunena eta erabiliena aborigenen artean. Benetako didgeridooa eukaliptozkoa izan arren, gaur egun, modu eta material askotakoak daude: plastikozkoak (pvc), banbuzkoak, tekazkoak, pitazkoak, beiraz egindakoak... hori bai , hauek ez dira termitek jandakoak baizik eta tornu bidez zulatutakoak edo, banbuaren kasuan, berez hutsa dena.

Eneko Larrañaga:
Afrikar mandeng kulturan oinarritutako Dugukolo taldeko kide ere bada Eneko Larrañaga, 12 tribu reggae taldean ere badihardu eta oraingoan, Acoustic Glorious taldearen egitasmoan hartu du parte, kora eta perkusioa joz.
Afrikatik dator kora. Berez, ezagutzen den harparik zaharrena omen da, 2.000 urte inguru dituena. Hogeita bat soka ditu, nylonezkoak, baina garai batean zortzi edo hamar soka besterik ez zituen korak eta biribildutako larruzko tira finak ziren. Gorputza kalabaza batek osatzen du, behi edo ahuntz larruz estalitakoa, eta egurrezkoa da larakoak eta sokak dauden zatia. Azpimarragarria da, baita ere, bere kasa ikasi duela kora eta gitarra jotzen.

Antonio Lizana:
San Fernandon jaioa (Cadiz), Donostiako goi-mailako musika ikastegian (Musikene) ari da bere musika-ikasketak burutzen. Saxoa eta zeharkako txirula jotzen ditu musikari gazteak. Andaluza izanik, flamenko-kutsua ematen dio taldeari bere musika eta ahotsaren bidez. EA!, Manuel Carrasco edo CHAMBAO bezalako taldeekin lan egin du.

Tiago Grade:
Rizumik da bere ezizena eta portugaldarra da. Bere musika-tresna nagusia bere ahotsa da eta harrigarriak dira egiten dituen soinuak. Artista askorekin lan egin du Rizumikek. Batzuk aipatzearren: Sara Belo, Urbano Oliveira, Rui Júnior, Max Moya Wright, Rodrigo Viterbo, Daniel da Lança, Artur Lanz, Samantha de Siena, Ortal Pelleg, edo UnO P. Bere beste hainbat egitasmo: Acorda vocal project; pure.cushion; UrbanbeaT music; Bluzz edo Lot Zoff dira.

x61pRelaContWAR

detalle2

Jarduera

B1
2011-02-10
16333881

x61pViewCountWAR

1075

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR