Jarduera
Bautista Bazterretxeren pasadizoa
Amurrioko Mendiko Lagun taldeak herriko abesti ezagun honen bertsio polit hau egin du eta Bautista Bazterretxek eragindako pasadizo ezaguna kantatzeko aukera ematen digu.
Kantuan gozatzen duzun bitartean eginkizun batzuk proposatu nahi dizkizugu.
- Bertso hauek Bautistak ustez egindako lapurreta baten berri ematen digute. Bertsoak entzun aurretik, lapurretekin gorabeheraren bat izan ote duzun galdetuko dizugu, gaiaren inguruan hausnar egin dezazun.
- Baina, zer dio Bautistak? Zertaz kexatzen da? Zer dio jabeak? Galdera hauei erantzun bertsoak entzun bitartean eta esan bertso bakoitzean nor ari den hizketan.
- Bertsoak entzun bitartean, hala ere, seguru gaude gauza batzuk ondorioztatuko dituzula. Adibidez, nolakoa den Bautista eta jabeak zer jarrera hartu duen gertatutakoaren aurrean.
- Bukatzeko, arreta egitura batzuetan jartzea nahiko genuke. Mehatxuak egiteko moldeak dituzu aztertzeko.
Jarduera
