Sarrionandiarentzat euskarazko saiakera-literatura saria
Aurtengo Euskadiko literatura-sarien berri eman dute, eta saiakerarena Joseba Sarrionandiari eman diote.
Euskal idazle honek produkzio oparoa du, eta genero asko landu ditu: saiakeraz aparte, poesia, sorkuntza literarioa eta itzulpenak. Bereak dira, besteak beste, Narrazioak (ipuinak), Marinel zaharrak (poesia), Lagun izoztua (nobela).
Saritua izan den liburuko -Moroak gara behelaino artean?- pasarte bat ekarri dizugu hona (475. eta 476. orriak).