Jarduera
Gesaltza, gatzari merezi duen balioa emateko ahalegin sutsua
Araban kokatuta dago Gesaltzako herria, izena, izaera eta zaporea ematen dion gatzaga erraldoi baten inguruan, hain zuzen ere.
Gatzaga horrek garrantzi izugarria izan du mende luzeetan, baina merkatuaren gorabeheren ondorioz, gainbehera egin zuen XX. mendean. Azken urteotan, baina, ondare hori berreskuratzeko fundazioa sortu eta gogor ari dira horren alde lanean.
