Hotzikarak: Debako autoestopistaren kasua

Inoiz beldurrik izan al duzu kontatu dizuten zerbaitengatik? Horrela izan bada, ongi asko jakingo duzu kontatutakoa bezain garrantzitsua dela istorioa sinesgarritasunez eta giro beldurgarriaz ondo janztea bestearengan benetako eragina izan dezan.

Kontalari beldurgarria izan nahi baduzu, hemen dituzu ariketa aproposak. Sekuentzia honetan, HOTZIKARAK bildumako istorio bat aztertuko duzu, "Debako autostopistaren kasua" izenekoa. Bertan murgildu ostean, zeure bertsioa osatzeko aukera izango duzu bukaeran.

Besteak beste, hauek dira zure istorioa idazteko bidean egingo dituzun lanak:

Entzun aurretik, istorioaren parte izango diren osagaiak aukeratu.
- Istorioko hiztegia aurrez landu.
- Amaiera egokia aukeratu, zeure iritzia emanez.
- Kontaketaren haria ordenatu.
- Entzulea erne egoteko baliabideak azpimarratu.
- Hikako aditzak forma neutroan jarri.
- Istorio berria osatzeko ideiak antolatu.
- Zeure istorioa idatziz osatu. 

HOTZIKARAK bilduma osoa

Jarduera

B2
2007-02-05
16277359
2945