Jarduera
Xanti, eta konpainia: Ertzainen bisita
Xantiren taxian azaldu zen maletinak uste baino buruhauste handiagoak ekarriko dizkio gure protagonistari. Izan ere, ertzaintzaren polizia-etxera joan beharko du, hainbat azalpen ematera.
Segidan aurkituko dituzun ariketek irrati-nobelan gertatzen dena hobeto ulertzen lagunduko dizute:
- Istorioa entzun aurretik, pertsonaiek ahotan izango dituzten hainbat kontu irakurri ahal izango dituzu, gertatuko dena aurreikusiz testu bat idatz dezazun.
- Istorioa entzun bitartean, protagonistek esandako hainbat esaldiri nor bere pertsona elkartu beharko diozu, nork esan duen zer jakin dezagun.
- Agerraldi osoa entzun ondoren, berriz, oro har, istorioa behar bezala ulertu duzun ala ez jakite aldera, galdera batzuei erantzun beharko diezu.
