Jarduera
Gabonetako erosketak
Opariak, janaria... erosketak ditugu buruan Gabonetan. Denda asko bisitatzen ditugu eta denbora luzea ematen dugu erosten.Sekuentzia honetan ere horixe egingo dugu: dendaz denda ibiliko gara eta hainbat produktu erosiko ditugu. Erosteko prest al zaude?
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
- Denda eta produktuen izenak ikasiko dituzu.
- Produktu bakoitza non erosten den ikasiko duzu.
- Produktuen prezioa esaten ikasiko duzu.
- Non, Nora, Zer eta Nork/Zerk kasuetan hitzak nola deklinatzen diren ikasiko duzu.
- Esaldiaren barruan aditzaren ezkerreko aldean jartzen dena garrantzitsua dela ikasiko duzu.
Irudia: Gundula Vogle, Pixabay
Jarduera
2010-12-21
16277192
4540
