Kerman sukaldari
Kermanek pintxo goxo bat jateko asmoa du. Ez daki nola heldu eta sukaldariak eskuekin hartzeko esan dio.
Horretaz gain, pintxoa nola egin duen azaldu eta sukaldera gonbidatu du.
Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:
- Ikusitakoan oinarritutako galderei erantzun
- Janaria prestatzeko teknikak eta irudiak lotu
- "Gustatu", "ahaztu", "lortu" eta antzeko aditzez osatutako esaldietan adizkia singularrean edota pluralean ipini
- NORTZAT/ZERTZAT deklinabide kasuaren erabileraz irakurri ondoren, esaldiak euskaratu
- Elkarrizketan falta diren zatiak ordenan jarri
Interesatzen zaizu
Jarduera
2010-07-01
16227149
1598