Gona erabili behar dute neskek eskola-jantzietan?

Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoi eman die klinika bateko langileei ebatziz bereizkeria dela emakumezko langileak gona erabiltzera behartzea lan-uniformean. Ikastetxeetara ere zabaldu behar da erabaki hori?

Sekuentzia honetan:


- Modu jakin batean janztera derrigortzen duten zenbait lanbide, erakunde eta egoera zerrendatuko dituzu.

- Zerrenda egin ondoren, ikaskide batekin komentatuko duzu.

- Albiste baten berri ematen duen bideo bat ikusiko duzu eta, bitartean, aipatzen diren lanbideak, erakundeak eta egoerak identifikatuko dituzu.

- Albistea berriro entzun bitartean, aukera anitzeko galdera batzuk asmatu beharko dituzu.

- Amaitzeko, zeure iritziaren eta esperientziaren berri emango duzu gaiaz.

 

Interesatzen zaizu



Jarduera

B2
2016-11-08
16169514
7880