Armairua berritu nahi dut
Urterokoa gertatu zaizu. Negua iritsi da eta armairua zabaldu orduko konturatu zara aspergarria eta xarmarik gabeko jantziz betetako armairua duzula. Honenbestez, zer jantzi ez dakizula zaude.
Sekuentzia honetan zure armairua berritzeko ideiak eskaini nahi dizkizugu. Bertan irakurri eta entzungo dituzunak kontuan hartuta, zer erosi erabakitzeko astia hartuko duzu eta, merkealdiak aurki hemen direla-eta, dendaz denda joateko oso zerrenda erabilgarria osatuko duzu. Ondoren, zure armairua nola geratu den deskribatuko diguzu.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
1) Hainbat famaturen armairuetan zer dagoen eta zer ez dagoen aztertuko duzu eta zeurearekin erkatuko.
2) Aurreko eta aurtengo moda alderatuko dituzu, jantzien ezaugarriak sailkatuz: luze-zabal, formal/informal/klasikoa, artilezko, kolorezko...
3) Arroparen inguruko lexikoa baliatuko duzu: gona, galtza, jaka... zerrenda bat osatzeko.
4) Armairua berritzeko erabakiak hartuko dituzu eskainitako moldeez baliatuz.
5) Badago/ ez dago / ez dut / badut / ez... ezta ere / baita... ere egiturak landuko dituzu.
Jarduera