Jarduera
Nolako irakurlea, halako liburua
Liburuaren Eguna aitzakia hartuta, nolako irakurlea zaren jakin nahi dugu, baina, batez ere, zer liburu irakurri dituzun euskaraz.
- Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
- Zer, noiz eta nola irakurtzen duten galdetuta, hainbat pertsonak emandako erantzunak eta dagozkien galderak lotuko dituzu.
- Aurreko galderei zuk zeuk erantzungo diezu, zure irakurtzeko ohiturei buruzko informazioa emanez.
- Denbora adierazteko baliabideei erreparatuko diezu, emandako esaldietan egokia den moldea aukeratuz.
- Hainbat hitz desordenan daudela, irakurketari buruz ditugun ohiturak deskribatzen dituzten esaldiak osatzen saiatuko zara.
- HABE aldizkarian argitaratutako liburu-iruzkin batzuk, pertsona batzuek dituzten zaletasunak eta ohiturak kontuan izanik, egokiak izan daitezkeen irakurleekin lotuko dituzu.
- Ikasle batek idatzitako iruzkinetan lekuz kanpo dauden hitzak kokatuko dituzu.
- Aurreko iruzkinak eredu hartuta, zeurea idazten saiatuko zara. Horretarako, euskaraz irakurri duzun liburu bat aukeratu eta deskribatu beharko duzu, ahaztu gabe adierazten zaizkizun hainbat puntu idatzi beharko dituzula.
- Zure testua www.ikasbil.eus atarian emango da argitara, beste euskara-ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan.
Interesatzen zaizu
Jarduera
2009-04-06
16155355
3117
