Jarduera
Energiarik onena, erabiltzen ez dena
Testua (erredakzioan itzulia) eta argazkiak: Wolfgang Berger arkitektoa
Alemanian, 90eko hamarkadan binakako lau etxe eraiki zituzten Darmastadt herrian.
Etxe horiek ikergai ziren, eta testuinguru horretan sortu zen Passivhaus estandarra.
Eraikitzeko era desberdinak landu zituzten etxe haietan, asmoa zen etxeen energia beharrak gutxitzeko era aztertzea. Ikerketa hauen ondorioz sortu zen etxe pasiboaren kontzeptua, horixe esan nahi du Passivhaus hitzak alemaneraz.
Beraz, Passivhaus etxean tenperatura erosoa dago udan eta neguan, eta hori berogailurik gabe lortzen da, berariaz ezer klimatizatu gabe.
Hotzerako/berorako behar den energia-ekarpena urtean 15 Kw/h metro karratuko baino gutxiago da, eta ur berorako eta etxetresnetarako behar dena urteko 120 kw/h metro karratuko baino gutxiago, eta hala ere erosotasun itzela lortzen da etxe-barruan.
Ezaugarri hauek dituen etxeak betetzen du Passivhaus estandarra, eta etxe berri eta berrituen artean horrelako 15.000 eraikin daude munduan: etxebizitza familiabakarrak, egoitzak, haurtzaindegiak, ikastetxeak, liburutegiak, bulegoak, zahar-etxeak...
