irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gogo lapurrak
Epsilon espazio-estazioko langileek osasun-arazo larriak dituzte, eta Itxaro sendagile gaztea ahalegin betean dabil haiek sendatu nahian. Bitartean, Saturnoko lurretan, 200 urtez bizi izan zen izaki estralurtar baten hezur bat agertu da. Sendabide edo arrisku?
EGILEA: Manu López Gaseni
MARRAZKIAK: Ione Larrañaga
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2026
Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar.
Hona pasarte bat (6. or.):
"Langileen oihuak eta kantak berpizten zirenean, Itxaro bere bizitokira itzuli zen, burumakur. Medikuntza ikasketak bukatu eta gero lortu zuen lehen lan hura gogorra egiten ari zitzaion. Epsilon estazioan eman zuen denbora laburrean, dozena bat langile hil ziren.
Bazkien bere lana heriotza saihestea zela. Bazkien bera baino lehen egondako sendagileek lan asko egin zutela hikortasun-tasa handi haren arrazoiak aurkitzeko. Baina ikuskizun dramatiko hura zuzenean ikustea oso larria zen."
