irakurgai-mailakatuak-fitxa
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux eta Marc Marie maitaleak izan ziren 2003ko martxotik 2004ko urtarrilera. Cergyko etxe batean izan zituzten harreman intimoak: pasio hura gertatu bitartean bularreko minbizia izan zuen Ernauxek. Maitasun gauen osteko biharamuneko gelari argazki bat egin zion Marc Mariek eta, gerora, iluntzean gertatutakoa idatzi zuten. Abandonatutako arropek goizaldean duten itxura jasotzen da liburuan: desira eta gaixotasunaren mina lantzen dira liburuan
EGILEAK: Annie Ernaux eta Marc Marie
ITZULPENA: Leire Lakasta
ARGITALETXEA: Katakrak
URTEA: 2026
Ortzadarra gehigarrian itzultzaileari egindako elkarrizketa irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (32. or.):
"Argazkia begirada bikoitzetik deskribatzen saiatzen ari naiz; bata iraganekoa, bestea oraingoa. Orain ikusten dudana ez da goiz hartan ikusten nuena, gosaldu baino lehen eskailerak jeitsi eta pasabidean nengoelarik gaueko oroitzapen hezea gogoan. Lehen kolpean definiezinak dira eszenako elementu batzuk, eta lekua bera ez da nire egunerokoan ikusten nuena, handiagoa iruditzen zait, lauzak erraldoiak. Egia esan, ez zait ez arrotza ez ezezaguna; sinpleki, dimentsioak distortsionatuta eta koloreak biziagotuak ditu."
