detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Akelarrean harrapatuta

"Azkañeko atsua" kanta herrikoiak ezkutatzen duen kontakizunaren laztasunak guztiz eraginda utzi du Adur Larralde, arreba Laia eskolan jasaten ari den jazarpenaren oihartzuna ekarri baitio. Handik gutxira, Azkainera egingo duten txangoan, akelarre bat irudikatzen duen grabatu batean harrapatuta geratuko da Adur.

EGILEA: Esti Vivanco

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2026

Sorgin-ehizak eta jazarpenak gure artean bizirik diraute eta arimarik sentikorrenak bahitzen diuzte. Istorio honek adimen artifiziala jartzen du memoria historikoaren mesedetan.

Hona pasarte bat (9. or.):

"—Azkaine Lapurdin dago, ezta? -bota zuen Unaxek berehala, artean ingurukoek ahapeka "friki" deitzen ziotela. Unaxek adimen artifizial biziduna ematen zuen. Euskal historia eta kulturarekiko interes bizia zuen, eta koadernoa era perfektuan ordenatutako oharrez beteta.

—Hala da bai. Iparraldeko herrixka xarmangarria da, Donibane Lohizunetik gertu dagoena -esan zuen Joanak, Unaxen erantzun zuzenari nongo meriturik eman gabe-. Bada, abesti honek Jeannette de Belloc neskatxaren istorioa kontatzen du. 1609an Pierre de Lancre izeneko epaile frantsesak sorgin izatea leporatu zion!

Izen hura entzutean, Adurri odola hoztu zitzaion. Istorioak susmo txarra eragiten zion; ez zekien zergatik."

Orrialdeak: 192

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2026-11-12

x61pRelaContWAR

40313027

x61pViewCountWAR

124

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR