detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Café Mokka

Jabier Muguruzaren testuak lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta.

EGILEA: Jabier Muguruza

ARGITALETXEA: Alberdania

URTEA: 2026

Narratzaileak bere ibilbide pertsonala eta profesionala azaltzen ditu, musikari izatetik kamarero izatera egin duen bidea, tonu konfidentzial eta autoironiatsuan. Idazkerak deskribapen zehatzak eta gogoeta filosofikoak uztartzen ditu, jazzaren inguruko pasio pertsonaletik gizartearen bilakaeraren analisi kritikoraino. Pertsonaien erretratuak biziak eta sinesgarriak dira, elkarrizketa natural eta umoretsuen bidez marraztuak, eta horrek errealismo handia ematen dio narrazioari.

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikus dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (13. or.):

"Kamareroa naiz nire kafetegian, kamarero profesionala Irungo Café Mokkan.

Nola iritsi nintzen honaino? Gaztetan, 90eko hamarkadan, hiriko musika talde bateko partdaidea izan nintzen, 80ko hamarkadako suak ordurako nahiko amatatuak ziren garaian. Arrakasta dezenteko taldea izan zen gurea, eta zenbait urtez martxan aritu ondoren, proiektua amaitutzat jo genuenean, musika utzi, eta egindako diruarekin kafetegi bat zabaltzea erabaki nuen, beti izan bainaiz kafetegi klasikoen zale amorratua. 32 urte nituen orduan."

Orrialdeak: 172

detalle2

Dokuteka

B2
2026-07-29

x61pRelaContWAR

39782544

x61pViewCountWAR

998

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR