detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Izen baten promesa

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea elkartu du liburu honetan; lagunak, maitaleak, militantziako kideak.

EGILEA: Hedoi Etxarte

ARGITALETXEA: Susa

URTEA: 2026

Haien hitzek osatzen dute orain kontakizunaren erdia —“Guk Franco akabatu nahi genuen, baina pijoak ere akabatu nahi genituen”; “Edertasuna, leherketa eta patxada bilatzen genituen”—, eta beste erdia, berriz, Aitorren galeraren aurreko minak idatzi du; erritu faltak, doluan atxiki nahi den guztiak.

Nor izan zen Aitor aita izan aurretik, eta, beraz, nor izan zen aita izan zenean ere?

Langile askapenarekiko konpromisoa, euskaldun izatearen pasioa eta malefizioa. Oteiza, Trotski, McKenzie Wark eta amatxi Pilar. Iruñea, Arrasate, Bartzelona. Musika klasikoa eta sexu desira. Antolakuntza politikoa eta ZIUa. Egun batetik bestera den-dena alda zitekeela sinetsi zuen belaunaldi bat —azkena?— eta potentzia haren guztiaren hondamendia, gaur arte. 1975 eta 2020. Heriotza denak heriotza bera al ziren?

Hona pasarte bat (18. or.):

"Merced kaleko giroa hotza zela esan dizut ez nuelako inoiz jakin, adibidez, zure aitonak maite ninduen ala ez. Iristen nintzenean, egiten ari zena utzi eta eskua estutzen zidan, aurpegira begiratzen zidan, baina ez zuen solasaldirik sortzen. Iruditzen zitzaidan ez zituela atsegin haren seme gaztearen inguruan ibiltzen zirenak. Garbi dut etxe hartako giroarekin ezin zela izaera festazale bat izan. baina, tira, ni etsaitasun hark ez ninduen batere kikildu."

Orrialdeak: 288

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2026-07-15

x61pRelaContWAR

39751227

x61pViewCountWAR

658

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR