detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Itzala, gaixotasun baten kronika

Hogeita hiru urtean bizi izandako gaixotasunaren gainean idatzi du Maixa Zugastik, erronka handia. Ahalegin horren emaitza da egunerokoa eta saiakera uztartzen dituen liburu hau.

EGILEA: Maixa Zugasti

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2026

"Gaixotasunaren hizkuntza latza da; mundua txikitu nahi du; itxia da. Harresi hori apurtu nahian ibili naiz azken urteotan". Gaixotasunak, osasuna kentzen duen neurrian, dolua dakar berekin. Garai gogorrak, ordea, idazlearengan argi-ilunak piztu ditu, bizitzaren aurkia eta ifrentzua. Alde batean, oinazea, nekea edo hitzak ezkutatzen dituen gandu ikaragarria daude; baina bestean, argi-iturri diren filosofia edo artea, eta azken honetan, bereziki, literatura.

Liburuaren zati bat irakur dezakezu, PDF honetan.

Liburuaren aurkezpenaren.bideoa ikusi dezakezu esteka honetan

Hona pasarte bat (11. or.):

"Goizaldean, lokartu egin zara, baina, hala eta guztiz ere, ez duzu nire oinen gainetik eskua kendu. Eta eragiten didazun mina sastakada izugarria da, izararen ukitu hutsa jasan-gaitz bihurtzen duena. Isil-isilik mugitu naiz, zu ez esnatzeko. Oin hutsik, zurezko zoruaren gainean, hotzak oinazea arinduko duelako itxaropenez; besoek, ordea, A.-ren inguruan jarraitu nahi dute. Lo dago. Haren loa beti da sakona, beti, atsedena. Oharkabean, hogeita hiru urtean bere egin duen mugimenduz, besoak estali dizkit eta besarkatu egin nau."

Orrialdeak: 128

detalle2

Dokuteka

C1
2026-06-30

x61pRelaContWAR

39697736

x61pViewCountWAR

442

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR