detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Leturiaren egunkari ezkutua

Pertsona bakarti eta gogoetatsu baten egunkari ezkutu, gorde eta intimo bat da liburua. Bertan, bere gertakizunak baino gehiago, giza izateari buruzko bere gogoeta filosofikoak aurkezten dizkigu.

EGILEA: Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi.

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 1983

Leturiaren egunkari ezkutua Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, idatzitako eleberria da, lehen aldiz 1957an argitaratua. Euskal literaturaren lehen eleberri modernotzat jotzen da, bereziki gaiaren nahiz giroaren aldetik. 

Baserritik hirira mugitzeaz gain, lehenengo aldiz azaldu zen protagonista gatazkatsu bat, bere kezka eta arazoak lehen pertsoinan agertzne dituena.

Lau aldi ditu liburuak, lau zati, urta bakoitzarekin bat: udaberria maitasunari eskainia da, uda heldutasunari, udazkena etsi-beharrari, eta neguko zatian bide bila dabil, ilunpeka eta haztamuka.

Bilbo Zaharra euskaltegiak liburu hau hautatu zuen Klasikoen XIX. irakurketarako. Hemen duzu liburuari eta irakurketari loturiko jarduera.

Hona hemen pasarte bat (26 or.):

"Bakarrik nago, bai, eta ondo halere. Gizonak bere begien aurrean belar izipi bat duelarik, gogaituta dagoela esan al dezake?

Gogorra omen da bakarrik nahi eta nahi ez ibiltzea. Eta, halere, pozik egon ohi gara bakarrik. Nola hori? Zer da bakardaderik ihes eragiten diguna? Eta zer da bestetan haren bila zuzentzen gaituena? Geure baitarako mintzagaiak izatea; geure buruarekin hitzik gabeko jarduna izateko gogoa."

Orrialdeak: 144

detalle2

Dokuteka

C1 C2
2026-05-27

x61pRelaContWAR

39502908

x61pViewCountWAR

190

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR