detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zaldi bat

Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Txoperenaren hirugarren eleberria, eta oraingoan ahots eta forma berriz jantzirik dator, bere esentziari uko egin gabe.

EGILEA: Maddi Ane Txoperena Iribarren

ARGITALETXEA: Txalaparta

URTEA: 2026

Errepidea garbitzen ari den gizon bat, ustekabeko karta joko bat, pilota partida baten ondorena, ligatzeko jarraibideak, denboran poteatzen duen bisita gidatu bat, autopsia poetiko bat eta hainbat gai esentzial aterako zaizkio bidera Mirenen ahots zatikatuari: heriotza, dolua, maitasuna, espiritualtasuna, eromena, amatasuna, eta, batez ere eta denaren gainetik, laguntasun kontraerranezko bat. 

Pikara aldizkarian egileari liburuaz egindako elkarrizketa irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (11. or.):

"Desbrozadora ahalik beranduenea hartzeagatik egiten ditu Emiliok horrelako gauzak —hari bururatu behar enkargau batekin halako saltsatan sartzea!—, eta nik Amparorekin eztabaidan ari dela baliatzen dut nire lekura bueltatzeko (Lasarteko errepide bazter honi leku de badakioke). Megane grisa DXN, 20226. Seat Cordoba CGT, oroitzeko erraza, 2003. BMW beltza, elegantea, 2005. Poloa baldin bada, harena, baina agian Golfa, JNT! Konturatzen naizenerako beranduegi da batzuetan, eta gibelerako ispilutik irudikatzen dute ni naizela buzo laranjaren azpian ezkerreko besoa goitiraino altxatuta dagoena."

Orrialdeak: 220

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2026-05-15

x61pRelaContWAR

39295298

x61pViewCountWAR

292

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR