detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Dirurik gabeko juduak

Eleberri autobiografiko honetan, Michael Gold idazle judu amerikarrak XX. mendearen hasieran New Yorkeko East Side auzo txiroan bizi ziren etorkin juduen bizimodu latza deskribatu zuen.

 
EGILEA: Michael Gold

ITZULPENA: Xabier Monasterio

ARGITALETXEA: Testu zaharrak

URTEA: 2025

Depresio Handiaren garaian New Yorken bazen milioi bat judu, eta idazle ezkertiar honek xeheki azaldu zituen jende horren pobrezia, zapalkuntza eta klase borroka, komunismoaren aldeko mezua zabalduz. Alemanian, liburu hau antisemitismoari aurre egiteko erabili zen, argiro erakusten baitzuen, naziek zabaltzen zutenaz bestera, judu gehienak ez zirela aberatsak, dirurik gabeko jende xehea baizik.

 

Hona hemen pasarte bat (21. or.):

"Ez dut sekula ahaztuko haur denboran bizi izan nintzen East Side auzoko kalea. Bowery Ezagunetik hurren zegoen, eta etxebizitza eraikinez osaturik eta larrialdietako eskaileraz, izaraz eta aurpegiz beterik zegoen.

Aurpegi berak leihoetan beti. Behin ere huts egin gabe. Kalea etengabeko asaldura zoroan murgildua zegoen. Ez zuen inoiz lo egiten. Orro egiten zuen, itsasoaren antzera, eta zirtaka ziharduen, suzirien antzera."

Orrialdeak: 302

detalle2

Dokuteka

C1
2026-02-27

x61pRelaContWAR

39099639

x61pViewCountWAR

371

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR