irakurgai-mailakatuak-fitxa
Silueta
Denek espero zuten nobela mardularen ordez, Silueta lan esperimentalarekin itzuli da Ibarbia. Bahiketa baten istorioa kontatu digu bertan. Ez du inor epel utzi; alde edo kontra, sotil edo suhar, denek nahi izan dute zerbait esan —“bazen garaia”, “aukera galdua”, “antidotorik gabeko maisulan pozoitsua” —, eta, hain justu, nobelaz idatzi diren 31 iruzkinek osatzen dute liburu hau, Siluetaren silueta.
EGILEA: Harkaitz Cano
ARGITALETXEA: Susa
URTEA: 2025
Bi eleberri batean: idatzitakoa eta idatzi gabea.
Baina eraiki liteke nobela bat hura irakurri gabe, sortu dituen oihartzunetatik abiatuz? Atzeman daiteke nobelaren arnasa inguratzen duten testuak soilik irakurrita? Jolas literario hori proposatu digu Harkaitz Canok, bidean gogoetarako leiho andana irekiz bidenabar; zer eskatzen diogun arteari, zer irakurleari, zer kritikari, zer hurbileko historiaren memoriari.
ARGIA aldizkarian liburuaz argitaratutako errepotajea irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (9. or.):
"Akziozko film baten pare hasten da Silueta. Bizi-bizi doa Ibarbiaren nobelako lehen atala, bahiketaren gaineko motibazio, prestaketa eta eztabaiden artean, banku-lapurreta baten plangintzaren pausoei jarraitzen dieten film horien pare, tentsioa lagun eta pultsu ia dokumental baten jabe. Apenas den orrialde hauetan hausnarketarik. Dena da "helburua" (Roman) zelatatu, haren azturez jabetu, informazioa bildu, gordelekua topatu, zuloa prestatu eta atontzea..."
