detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Harrizko bihotza. Taupaden alfabeto bat

Apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak... pentsamendu laburrak bildu ditu Karmele Jaiok alfabeto moduan antolatutako liburu berezi honetan.

EGILEA: Karmele Jaio

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2025

Era askotako testuak topatuko ditu irakurleak A-tik Z-ra, lerro bateko aforismo gisakotik orri bateko gogoeta landuagora, noiz arin noiz sakon, batzuetan poetiko eta besteetan zorrotz. Munduari begiratzen dio idazleak talaia horretatik, eta bere fikziozko lanetan landutako gaietako asko ageri dira bertan: giza harremanak, isiluneen pisua, adiskideak, haur garaiko kontuak... Horrekin batera, baina, etxeko leihoa ispilu bihurtuko balitz bezala, barrura ere so egiten du, eta bere buruaren erretratu antzeko bat eskaintzen digu, sotila eta intimoa.

Hona pasarte bat (6. or.):

"hitzaurre. iz. Liburu edo idazki baten atarian ezartzen den izkribua, hura irakurleari aurkezteko egiten dena.

Nire amuma Petrak beti erantzuten zien Telediarioko aurkezleei. Buenas tardes, esaten zuen kazetariak, eta nire amumak: Buenas tardes.

Amuma oso emakume alaia zen, baina sentibera aldi berean. Bihotz hauskorra zuen. Zoriontsu zegoenean, hegalaria zen haren bihotza, haizeak dantzan daraman luma bezian arina.Sufrimenduaren aurrean, baina, berunaren pisua sentitzen zuen paparrean. Munduaren min guztiak egiten zituen bere."

Orrialdeak: 200

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2026-01-08

x61pRelaContWAR

38932635

x61pViewCountWAR

819

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR