detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Barazkijalea

Yeonghye emazte zintzo eta apalak, amesgaizto batzuen ondorioz, haragia jateari utzi dio bat-batean, familia osoaren atsekaberako. Hortik abiatuta, hainbat ekintza eta erabaki kateatuko dira, Yeonghie bere ingurutik gero eta gehiago bakartuko dutenak eta gizartearen bortizkeria gero eta ageriago utziko dutenak.

EGILEA: Han Kang

ITZULPENA: Gema L. Las Heras

ARGITALETXEA: Elkar

Hiru istoriok osatzen dute eleberri hau, protagonistaren senarrak, koinatuak eta ahizpak kontatuak, zein baino zein harrigarriagoak eta liluragarriagoak, eta hainbat gairi buruz pentsarazten digutenak: patriarkatuaren egiturak, erotismoaren misterioak, erosotasunaren muigak, gizakiok animalia eta landareengandik bereizten edo haiekin batzen gaituzten bizierak. 2024ko Literaturako Nobel saria jaso zuen lan honek.

Hona hemen pasarte bat (12. or.):

"Nik espero bezalaxe, arazorik gabe lotu zitzaion ohiko emaztearen rolari. Goizero, seietan altxatzen zen niri gosaria prestatzera: arroza, zopa eta arraina. Diru apurtxo bat ere ekartzen zuen etxera, oraindik aritzen baitzen ezkongabetan egiten zituen lantxoetan: ordezko gisa ematen zituen eskolak konputazio grafikoko zentro batean, lehenago urtebetez ikasten ibili zen leku berean, eta etxean ere jarduten zuen, enkarguz, komikietako bunbuiloetan testuak transkribatzeko."

 

Orrialdeak: 204

detalle2

Dokuteka

C1
2026-01-14

x61pRelaContWAR

38914552

x61pViewCountWAR

314

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR