irakurgai-mailakatuak-fitxa
Barne zerbitzuak
1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik.
EGILEA: Katixa Agirre
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2025
Euskadin gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren eleberri honetako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten, erregimen frankistaren eta haren aliatu aleman eta italiarren xehetasunak ematen zizkiena alaitu frantses eta britainiarrei. Horra, Alava sarea zer izan zen.
Garai zirraragarri batean kokaturiko eleberri historikoa ondu du egileak, misteriozko thrillerraren teknikaz osatua eta irakurleari keinu egiten dioten hainbat jolasez aberastua. Irakurketaren plazer hutsa, zure zain.
Hona hemen pasarte bat (12. or.):
"Gerra, traizioa eta elkartasuna. Gaua, behe-lainoa eta ezereza. Emakumeak, gizonak eta diktadoreak. Abendura, desastrea eta itxaropena.
Geureganatu dugu publikoa dagoeneko. Barruan daude. barruan Gaude. Aurrera.
Bizitzak ihes egiten digu, baina pelikulak, oi pelikulak, luzaroan iraun dezake. Ez dago denboraren amildegian behera gu bezain irmoki erortzera kondenatuta."
