irakurgai-mailakatuak-fitxa
Esne berriketan
Norbaitek ahoz kontatu, idazleak belarriz jaso eta idatziz emandako kontakizunak jasotzen ditu liburuak, emakumeek bizi izan eta kontatutakoak. Kontakizun bakoitzak izan nahi du berba-habia bizi bat, eta bata bestearen atzean jarrita, narraziook unibertso bat osatzen dute, paisaia bat, ahotsez eta mugimenduz betea.
EGILEA: Uxue Alberdi
ILUSTRATZAILEA: Begoña Durruty
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2025
Hona pasarte bat (15. or.):
"Milaren baserrian goian zeuden gelak, eta komuna kortaren parean: zulo bat egurrezko ohol batean. Milak ez zuen egundo han kakarik egin, bertan makurtu eta zulotik kortara jausteko beldurrez. Kanpoan libratzen zen, belarretan; edo ukuiluan, lasto gainean. Kortatik gora zegoen ganbarako eskailera. Hiru urte izango zituen, ez gehiago, eta akorduan du amak zeramala ganbarara, eskutik helduta. Derrepente, botaka hasi zen ama, eta negarrez. "Zer, ama?, izutu zen umea, ama oinazetan ikusita. Eta "ezebez, ume, ezebez, okeli jan dot..." Haurdun zegoen, bederatzigarrenez, tartean bi abortu izanda. Baina hori ulertzeko eskailera maila asko falta Milari."
