detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Erruki onez

Boston, 1974. Mary Pat Fennessy langile-klaseko auzo irlandar batean bizi da, alaba nerabea aurrera ateratzeko borrokan. Alaba desagertu egingo da, eta haren bila dabilela, delinkuentziaren, arrazakeriaren eta bere komunitateko boterearen arteko lotura ilunekin egingo du topo.

EGILEA: Denis Lehane

ITZULTZAILEA: Koro Navarro

ARGITARATZEAILEA: Igela

URTEA: 2025

Etsipenari eta erresistentziari buruzko istorio lazgarria da Erruki Onez. Thriller handien pultsu narratibo bizibizia du eta girotzeak 70eko hamarkada aztoratura garamatza. Dennis Lehanek —Mystic River eta Shutter Island eleberrien egileak— tentsio handiko nobela hunkigarria idatzi du.

 

Hona pasarte bat (19 or.):

"Bere ilajea imajinatzen du Mary Patek, busti-bustia, buruan pega-pega eginda espageti izoztuen moduan. Larrauzaleko arrasto bakoitza sumatzen du.

—Argindarra joan duk, Brian. Hi zer moduz hago?

—Marty ari duk argindarrarekin -dio Brianek-. Dei batzuk egin ditin.

Brianek besoetan dauzkan makila meheei begira dago Mary Pat. 

—Lagunduko diat horiekin?

—Primeran, bai. -Besoeran jirarazi eta Mary Paen atearen ondoan utzi du egurrak, zutik-. Pankartentzat ditun.

Mary Pat gogoratu da bart zerbeza isuri zaiola kamisetan eta bere artean egin du adituko ote duen Brianek Miller High Life zaharminduaren usaiana.

—Zer pankarta?

—Mitinerako. Laster ekarriko ditit Tim G-k."

 

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2025-05-26

x61pRelaContWAR

31738011

x61pViewCountWAR

973

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR