irakurgai-mailakatuak-fitxa
Amorante frantsesa
Egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta bizi da kontakizun honetako protagonista, Agurtzane. Poesiaren teknikak erabiliz, narrazio bat sortu du egileak: pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin.
EGILEA: Miren Agur Meabe
ARGITALETXEA: Susa
ARGITALPEN-URTEA: 2025
Kultur Sharea-rentzat Miren Agur Meabek egindako aurkezpena ikus dezakezu bideo honetan.
Hona pasarte bat (19. or):
"EULIA ETA TXIKLEA
Goizegi etxerako, Botxora noa.
Zerbait egongo da, akaso, Biran.
Likatsu itsasten da zirimiria.
Kalimotxoa eta olibak eskatu ditut.
Aldizkari bat motxilatik atera,
baina, alferrik, testuak irrist.
Kaleetan, jende-zarata.
Kebab-lurrinak dakarkit akordura
furgonetari olioa aldatzeko hitzordua."
Orrialdeak: 210
