Politeismo bastarta

Jule Goikoetxea Angela Davisekin elkartzeko prestatzen ari da kategoriako hotel bateko bere gelan. Davis Bartzelonara heldu berri da, bere 80 urteekin, gorputz sendo garaiarekin eta emantzipazio borrokaren aldeko determinazio agerikoarekin. Pentsalari feminista-marxistak lau egun igaroko ditu hirian, Fira Literal ideia eta liburu erradikalen azokan, eta Goikoetxea haren bizkartzain lanetan arituko da, etorkizuneko jainkosak zer behar, bera han.

EGILEA: Jule Goikoetxea

ARGITALETXEA: Susa

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Cassandrak lau egunez hura parapetatu eta harengana inor gehiegi ez hurbiltzeko agindu dit. Cassandra Angela Davisen idazkaria da. Kontua da, azkenean, ez dela idazkari hutsa. Zuzenbide estatuaren arntzera. Ez argazkirik, ez sinadurarik, ezta adostu gabeko ekitaldirik ere, errepikatu dit. Dena debekatuta. Barregura sartu zait. Mediterraneoan gaude, Cassandra. Bartzelona ez da Far Westa edo Madril, gauzek funtzionatu egiten dute, baina jendeari inprobisatzea, ukitzea, emozioz oihukatzea eta bizitzea gustatzen zaio. Hau ez da Brusela edo Kopenhage, eta eskerrak. Uste dut nahiago nukeela Angelaren bisita Madrilen egin, Almeida haren inguruan saltoka ari den bitartean Angelak goitik ikus dezan, Oslon, Vienan edo Munichen egin baino.

 

Orrialdeak: 138
C2
2025-02-06
31396923
545