detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ezer ez dago utzi nuen lekuan

Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako istorioak, Donostia Hiria saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz... Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin.

EGILEA: Itziar Otegi

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuaren aurkezpena ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu. 

Hona pasarte bat (11. or.):

Plaza nagusia zeharkatu eta kale estu bat hartu dute. Neskak atzerantz begiratu du disimuluz. Herriko plazan dabil, gizon heldu batekin. Ezagunen batek ikus dezakeela pentsatzeak urduri jartzen du, eta, aldi berean, gustatzen zaio. Etxean jakingo balute; auskalo zer egingo lioketen. Suarekin jolasean ari da, eta badaki. 

Taberna batean sartzen saiatu dira, eta gizonak gerrian jarri dio eskua eskailera-mailak igotzerakoan. Ukitua sentitu du oihal finean zehar, eta ikara bat hedatu zaio bizkarrezurrean gora, ilea hasten den lekuraino. Beteta dago taberna, eta atzera egin dute. Kalean aurrera jarraitu, eta elizaren atzealdeko banku bakarti batean eseri dira. Kale-argi batek doi-doi argitzen du ingurua. 

Eseri direnean, harridura moduko batek hartu du neska. Bera al da, benetan, parke ilun hartan gizon batekin eserita dagoena? Ozta-ozta ezagutzen du. Uda hartan lagun-taldearekin ondoko herriko tabernara joaten hasi dira, eta berehala erreparatu zioten barraren beste aldetik edariak ateratzen zizkien tipoari. Askoz nagusiagoa zen, baina erakargarria hala ere. 

 

Orrialdeak: 129

detalle2

Dokuteka

B2
2025-01-10

x61pRelaContWAR

31338975

x61pViewCountWAR

1716

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR