detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Soineko loredunaz jantzitako neska

Dania Vitoria hamaika urteko neskatoa da. Bi begi, bi hanka eta buru bat ditu: "normala" da. Baina nork izan nahi du normala? Dania Vitoriak Asperger-a ere badauka. Asperger? A zer hitz arraroa! Irudimen handia duen neska baten istorioa da hau, egunero abentura bat. Bizitzaz betetako eleberri samur honetan autismoa eta nahasmendua duten haurren eta euren familien errealitatea kontatzen da, fikzio ukitu batez. Aniztasunari eta enpatiari buruzko eleberria, finean.

EGILEA: Manuel Fontemoura

ITZULTZAILEA: Amaia Izkue Daroca

ARGITALETXEA: Haiztoki 

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (11. or.):

Begiratu atzamarrak eta entzun. Eguneko ordurik onena da, edo, lasaiena, behintzat. 
- Anak herensuge bat du  atzetik segika, eta, batbatean, printze bat agertu da - irakurri du aitak-. Baina berak ez du haren laguntza behar, gerrikoan daraman ezpata baino ez du nahi, herensugeari zazpi buruak moztu ahal izateko. Buru bakoitzak zazpi adar eta hiru begi ditu eta...
- Zaude, zaude... buruak gorriak dira, ezta?- galdetu dio neskak.
- Tira... ez guztiak, batzuk urdinak dira.
 - Eta ziur ahotik ateratzen zaizkion mingainak moztuko dizkiola. 
- Oraindik ez gara zati horretara iritsi.
- Begira, zer iruditzen zaizu nik jarraitzen badut istorioarekin? Ados?- erantzunari itxaron gabe istorioarekin jarraitu du-. Mendira igo zen eta harri bat hartu zuen eta dragoiari bota zion eta begietako batean eman zion, eta, mina ematen zionez, atzamarretako batekin igurzten saiatu zen, baina irrist egin zuen eta erori, eta haritz baten kontra kolpea hartu zuen eta hil egin zen...

 

Orrialdeak: 114

detalle2

Dokuteka

B2
2024-12-02

x61pRelaContWAR

31258490

x61pViewCountWAR

1556

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR