Haize leizean

Haize nerabe bakartia da, amarekin bizi da baina azken hau zainetarik eri da. Musikan trebe da Haize eta etxetik urrun den musika eskola famatu batean sartzeko proposamena heldu zaio: hautu bat egin behar du, ezezagunera jauzi erraldoia egin, ala bere egunerokotasunean egon, amaren ondoan. Behin, kolegioarekin, Izturitzeko leizeetara doa bisita baten egitera eta han Madelaine aroko neska gazte baten baitan gorpuztuko da.

EGILEAK: Elise Dilet eta Antton Hariñordoki

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (7. or.):

Haizek begiak tanpez ireki zituen. 7:47! Ez! Iratzargailua... Autobusa... Bisita! Punpez jaiki zen. Behako bat ondoko logelara. Usaiako arrangura. Ama? Zurrunka arin bat. Ongi zegoen. Zer jantzi? Arropa zikinen saskia gainezka zegoen. Zuriketak absolutuki egin behar zituen. Armairua zolaraino miatu zuen jeans pare zahar bat atzeman arte. Fite, fite... 7:55. Jateko zerbait? Ogirik ez, bixkotxik ez, deus ez, miseria gorria. Hainbat gaizto. Mentazko txikle bat hatsaren freskatzeko. Fite, fite... Lasterka abiatu zen. Gogoan, lelo baten gisa, ez zekien nori, menturaz balizko aingeru bati zuzendutako otoitz bat bezala: "Otoi, autobusa ez dadila pasatua izan, otoi, autobusa ez dadila pasatua izan." Lasterka zihoran. " Otoi, autobusa ez dadila pasatua izan". Autobus geltokira heldu zen. Izerditan. Nehor ez.

Autobusa pasatua zen. 

Orrialdeak: 87
C1
2024-06-03
30906452
417