Arrakasta

Arrakasta gaitzat hartuta idatzitako saiakera, gure artean hainbat arlotan arrakasta izan duten gizon-emakumeak elkarrizketatu eta haien hitzak zein Osororen beraren gogoeta propioak bilduz osatutakoa. Hauexek dira liburuko protagonistak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo, Joxemari Agirretxe "Porrotx".

EGILEA: Jasone Osoro

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu. 

 

Hona pasarte bat (23. or.):

Nire haurtzaroa amama Juanitaren etxeko ezkaratza da. Eskailera maldatsua. Iluntasuna. Eta ni txiki. Beldurti. Nire baitara bildua. Ezertarako gogorik gabe. Zazpi urte nituen eta ikastola ez nuen maite. Ikastolak ez ninduela maite sentitzen nuen. Bazeudelako han eraso egiten zidatenak. Gutxietsi. Eta ni isolatu egiten nintzen. Nire memoriaren patioan ni bakarrik nago. Bebarru batean. Egurrezko eskailera amaigabeetan. Orduan amama ateratzen da eta, konplize, eskua ematen dit. Nocillaz betetako bokata prestatzen dit eta goazen, maitia esaten dit, eta bagoaz Gorostiza liburu dendara. Komikiak

Orrialdeak: 197
B2
2024-01-31
30795649
1192