Nostalgia ez da salgai

Idiarten bigarren ipuin bilduma honetan zortzi kontakizun labur nahas mahas atsegin batean agertzen dira: idazle etsitu bat, abere hiltzaile baten gogoeta bortitzak, krokodilo baten maitasunaren emaitza harrigarria edo miresten duen Sharon Tate batekin sortuko duen film apokaliptikoa. Euskara moderno landu batekin alor guztietara heltzen da.

EGILEA: Xan Idiart

ARGITALETXEA: maiatz

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Irulegiko irratian idazleari egindako elkarrizketa entzun nahi izanez gero, hemen klikatu

 

Hona pasarte bat (9. or):

Ipuin nostalgikoa

Aharrausika ari naiz, beste behin. Lau ordu luze daramazkit salmahaiaren gibelean jarrita, eta nire liburuaren hiru ale besterik ez ditut saldu orain arte. Euskal literatura behin betiko eraldatuko duen obra ez dudala idatzi sinetsi behar da behintzat, azken urteetan nire indar guztiak hamalau ipuin horietan ezarri arren.

Debaldetan egindako lana dela iruditzen zait. Zergatik euskaraz idatzi euskararen herririk ez bada? Zergatik euskaraz idatzi guk geuk euskaldunok Iparralde eta Hegoalde bezalako hitzak darabilzkigularik etengabe? Inposatu diguten muga onartu eta geure egin dugu, gure literatura nazionalean eragina izan arte. Zeren Iparraldekoa zarenean, Hegoaldeko odolik eraman ezean, ez baitzaitezke arras euskal idazle izan. Itxaro Borda da agian salbuespen bakarra, beti bat behar delako kasu guztietan. 

 

Orrialdeak: 217
C1
2023-06-30
30497816
1655