Lurraz beste

"Lurraz beste" zortzi ipuinez osatutako bilduma da. Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste

EGILEA: Garazi Arrula Ruiz

ARGITALETXEA: txalaparta

ARGITALPEN URTEA: 2023

 

ETB1eko Hitzokei saioan Garazi Arrularekin izandako solasaldia ikusteko hemen klikatu. 

 

Hona pasarte bat (11. or.):

Habitatak

Inork baino lehenago jakin zuen haren aitak mundua pikutara zihoala. Hala esan zion chiquilinak behi-esne kafez zikinduan biguntzen zituen bitartean, hatz-muturrek tantaka egiten ziotela eskua katilu fin loredunetik ateratzean: etxeak giltzaz itxi beharrarekin joan zen mundua pikutara. Aspaldiko kintua zela orduan, berak erantzun. Zerbait esatearren. Zeren pikutara joateko mugarri izan baitzen orobat hamaika urte lehenago fabrikan gazte jendea sindikatzeari zentzua bilatzen hastea, edo, berrikiago, martxokoak beharko luketen perretxikoak urtarrilean agertzen hasiak zirela aditzea. 

Orrialdeak: 190
C1
2023-06-19
30428764
643